Ezinezkoa suertatu zaio gaurkoan irabaztea Ampo Ordiziari. Ezaguna zen arerioaren indarra eta zein zaila izango zen aurreko denboraldian Pepe Rojon lortutako garaipena errepikatzea.

AMPO Ordiziak atsedenaldira 12-13 aurretik joanda erretiratzea lortu du Ohorezko Mailako egungo txapeldunari jokatzen jakin izan duelako lehen zati irmo eta korapiltsuan.

Jokoa berrabiarazi denean, AMPO Ordiziak 12-19rainoko abantaila handitzea lortu du, bi zigor jaurtiketei esker. 52. minutua zen eta markagailuak ordura arte ikusitakoari justizia egiten ziola uler zitekeen. Pena, lau minutu geroago, VRACek bere goizeko hirugarren entsegua lortzearekin batera berdinketa lortu duela makiletarako jaurtiketari esker. Hortik aurrera, Valladolideko taldea pixkanaka nagusitzen joan da poliki poliki. Goierritarrek berdinketa defendatzea lortu dute 72. minutura arte, non VRACek partiduan lehen aldiz markagailuan aurretik jartzea lortu baidu. Azken txilibitua jotzear zegoenean iritsi da Pucelatarren garaipena borobiltzen zuen azken entsegua, 31-19.

Partidaren amaieran, Iñigo Marotiasek bere gizonek egindako lan bikaina txalotu, arerioak merezimendu osoz irabazi duela aitortu du azken minutuetara hobeto iritsi direlako, eta garaipena lortzeko asmoarekin bidaiatu duten arren, taldeak ez duela etsiko, izango dutela beste aukera bat Altamiran hilabete batzuen ostean… eta orain animoak berreskuratu eta hurrengo partidarako prestatzea dela tokatzen zaiena. Hain zuzen ere, Altamiran Complutense Cisnerosen aurka jokatu den partida 15 egun barru.

Gaurko entsegu bakarra Oier Goiari dagokio.

Ohar positibo gisa, azpimarratzekoa da atzo Moyua Goierrik Kataluniako lurretan egungo ligako txapelduna den UE Santboianaren aurka lortutako garaipena. Asier Pazosek zuzentzen dituen mutilek 15-20ko irabaztea lortu zuten partidu oso gogor eta estu baten ondoren.