ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA HAUTATU DUTE BAZKIDEEK URTEKO BATZAR OROKORREAN

Iñaki Galparsoro da lehendakaria bosteko zuzendaritza berrian

Aurreko edizioko balantzea eta 2019-2020ko aurrekontua onartzea, eta bosteko zuzendaritza berria hautatzea izan ziren asteazkenean, Barrena Jauregian, egin zen urteko batzar nagusiko puntu nagusiak. Iñaki Galparsorok Jose Luis De Castroren lekukotza hartu du Ordizia Rugby Elkartean eta bertaratuek aho batez onartutako aurrekontuaren garapena egitea tokatuko zaie taldekide berriei.

Batzarra arratsaldeko 19:00ak pasa hasi zen Jose Luis Castro lehendakariren agurrarekin. Aurreko urteko aktaren irakurketa ostean, aurreko edizioko balantzearen kontu ematea egin zen. Ondoren, modu laburtuan, 2019-2020rako aurrekontuaren aurkezpena egin zitzaien bertaratuei.

Batzarrera eramandako puntuetako bat izan zen orain arteko zuzendaritza batzorde ereduaren aldaketa proposatzea. Orain artekoa 9 kidek osatzen zuten eta atzotik, OREko zuzendaritza 5 lagunek osatuko dute. Iñaki Galparsoro da presidente berria asteazkenetik eta moldaketa hauek burura ekartzeko ibilbidea, zein etorkizunerako asmoak azaldu zituen.

Galpasoro baikor agertu da 30 lagunez osatutako egitura batekin abiatzeagatik eta birritan galdegin zuen lanera biltzeko gogoa duen ororentzat zabalik dagoela atea.

Lehendakariak zuzendaritza murriztearen arrazoiez eta aurtengo denboraldirako hartu diren zenbait erabakiez galdetutakoan erantzun zizkien bazkideei.

Galparsorok orain artean zuzendaritza kide izan direnei eskerrak eman zizkien egindako lanagatik eta ezarritako oinarriengatik eta, batez ere, klubean hartu dituzten erantzukizunekin jarraituko dutelako. Agur berezia izan zuen Jose Luis Castro lehendakariak urte guztiotan izan duen arduragatik.

Share via
Copy link
Powered by Social Snap