Ordizia Rugbytik bihotzez eskertu nahi diogu Tomás País-i denboraldi honetan zehar erakutsitako konpromisoa, dedikazioa eta profesionaltasuna.

Urte gogorra eta lan handikoa izan da, eta eskertuta gaude entrenamendu eta partida bakoitzean erakutsitako jarreragatik. Tomas-ek arrasto handia utzi du bere taldekideen artean, jokalari bezala ez ezik, pertsona bezala ere bai.

Etorkizuneko erronka pertsonal eta profesionaletan zorterik onena opa diogu. Hau beti izango da bere etxea.

Eskerrik asko, Tomás. Zorte on!