Ordizia Rugby Elkarteak jakinarazi nahi du Mateo Arrutik hurrengo denboraldian ez duela gurekin jarraituko.

Denboraldi honetan zehar, Mateok profesionaltasun handia erakutsi du bai zelaian bai zelaitik kanpo. Bere konpromisoa, jarrera eta esfortzua nabarmenak izan dira, eta taldean eta zaleengan arrasto ona utzi du. Eskerrik beroena eman nahi diogu egindako lanagatik.

Zorte ona opa diogu bere kirol erronka berrietan. Ziur gaude oso ondo moldatuko dela eta laster berriz ikusiko dugula Altamiran, oraingoan harmailan, taldeari animoak ematen.

Eskerrik asko, Mateo. Zorte on!