Aurredenboraldiko lehenengo lagunartekoak jokatuko dira larunbat honetan Altamiran. Ampo Ordiziak Gernikaren aurka jokatu du, eta Moyua Goierrik La Unicaren kontra neurtu beharko ditu indarrak. 

Badira jada aste batzuk taldea denboraldia prestatzen hasi zela, eta lehenengo partida honetan ikusiko da taldea ze egoeratan dagoen. Federico entrenatzaile berriaren lehenengo partida ere izango da biharkoa. Aukera paregabea izango du jokalariak berdegunean ikusteko eta pixkanaka, denboraldiari begira, taldea osatu eta kontzeptuak argitzen joateko.

Partidak arratsaldeko 16:00etan hasiko dira. Lehenengo Ampo Ordiziak jokatuko du, eta partida hori amaitzen denean 23 urtez azpiko taldeari egokituko zaio.